XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BIGARREN EKITALDIA

(Dekoratuan gaztelua ikusten da.)

(Alde batean, eta Gartzela kartelpean, zepo handi bat, bestean, dorrearen atzean, printzesa, hasperenka, malkoak zapi batez xukatuz.)

(Erregearen tronuaren ondoan soldadua goardia egiten.)

(Bigarren ekitaldi honetan hiruzpalau eten eginen dira.)

(Aktoreek pertsonaien ezaugarriak kuestionatzen dituztelako.)

JUGLAREA.- (Laud musika) Orain urte asko, herensugeak bizi ziren denboretan, gazteluetako garaian, gertatu zen segidan kontatuko dizuedan istorioa.

AZTIA.- (Burua kortinen artean ageri eta antzerki ekintza moztuz) Barkatu baina ez da oso zientifikoa esatea, herensugeak bizi zirela.

Kondaira eta ipuinetako animaliak dira, sekula santan izan ez direnak, ez behintzat guk ulertzen dugun moduan.

(Erregea bere txanda delakoan agertuko, baina korrika sartuko da berriro.)

JUGLAREA.- Gure ikusleek ondotxo dakite hori guztia, baina gure istorioa fantastikoa da.

AZTIA.- Komenigarria da gauzak hauek argitzea, bestela errealitatea eta fikzioa, egia eta gezurra nahasten dira.

JUGLAREA.- Mundu osoko herri eta kultur askotan herensugeetan sinesten dute.

Gure herrian, Euskalerrian bertan, Herensuge famatuak ditugu!

Horietako bat Teodosiori agertu zitzaiona Aralarren.

(Erregeak berriro atera eta sartu egiten du, kaparekin estropozo eginez)

AZTIA.- Mito hutsak. Ni aztia naiz.

Mago zientifikoa, teknologian sinesten dut.

Matematika, Fisika, Astrologia zientziak gustokoak dituen aztia.

(Erregea, haserre bizian, bi gortesau eta gudariarekin ateratzen da.)

(Antzerki osoan zehar, gortesauek mimikaz berrindartuko dute erregeak esan eta egiten duena.)